XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKO ELEZ - Getari Ekaiztia bai gogorra gañera ere; eguna zabaltzen duan lenengo orduetatik zer egin ez dakigula gertatzen gera, bat badabil kalian gora eta bera eta ez du arkitzen zer egiñik, bestia berriz juaten da bere etxera, etortzen da etxetik, eta baidabil nora juan asmatu eziñik; erri ontan oraintxu badago naikua istillu, zer esana ez da bukatzen, batek esaten ditu boltxebismua gora-berak eta besteak Banco Bilbao'n dagon diruen sartu ertenak eta abar, jakiña ba ala edo onela denporia igaro biar; negu onek onela jarraitzen badu, zerbait oldoztu biarko degu, besterik ezpada artuko ditugu larogei bat piperpote eta zortzi bat sorta berakatz zaldi baten gañian eta juango gera erdeltzalien gisa deadar egiñaz ajos de Corella, ia gorrotozko ekaizte beltz onei gogor egiñik zapaltzen ditugun gero gustiyok ondo bizitzeko.

Datorren igandian izango da Udaletxian gudalgayen zozkera, aurten amasei mutil gaste, beren artian bi abertzale dira; zozkera on bat opa diet onei.

Kirikiño, errizain batek galdetzen dit ia cuarta tempora nola dan euzkeraz (1) Ori euzkeraz lauren aldiya da; baña erderazko itz bi oyekin ez dute ori esan nai, esan nai dutena da abade barrijak egiteko aldija, ta urtian lau bidar ixaten dalako esaten dute cuarta edo lauren.- Kirikiño.

Datorren astian bustartuko dira Lezo'ko txadonan Iruretagoyena'tar Pantzeska eta Deba'ko neskatilla lirain bat. Zoriyonak. Katrapon-orde.